Donostiako jatetxerik onenak: UROLA ETXEA
UROLA ETXEA
Fermin Calbeton, 20 | Tel. +34 943 44 13 71
Pablo Loureirok erregulartasunaren eredu bihurtu du Alde Zaharreko establezimendu historiko hau (1956an ireki zituen ateak), ondo jango duzula dakizun jatetxe paregabea. Hemen berdur-salteatu zoragarri batekin hasi eta kokotxekin edo abakando-entsaladarekin jarraitzea izan daiteke egokiena, arrain zapalaren plazer gorenera iritsi baino lehen, dela basa-erreboiloa, dela mihi arrain (lenguado) bikaina. Etxe honetan parrillak agintzen du eta bere tabernako sasoiko pintxoak Donostiako onenen artean daude.
