Donostiako jatetxerik onenak: KOKOTXA
KOKOTXA
Kanpandorrea, 11 | Tel. +34 943 42 19 04
Dani Lopez geldiezinak Kokotxaren Michelin izarra gehitu dio Parte Zaharreko eskaintza gastronomikoari, non dena ez den sukaldaritza tradizionala eta pintxo errondak izango. Bertako zein kanpoko ikuskatzaile eta mahaikideak dotoreziaz eta txukuntasunez liluratzen ditu, olagarroa txerri-belarri eta zurrukutnarekin, abakandoa azalore eta kabiarrarekin edo bakailao sorrentinoa piparra eta piper gorri errearekin bezalako proposamenekin. Berak “bertako eta sasoiko produktuen sukalde” gisa iragartzen ditu.
