Donostiako jatetxerik onenak: ANTONIO BOULEVARD

ANTONIO BOULEVARD Kale Nagusia, 2 (Boulevard izkina) | +34 943 18 74 39 Antonio tabernak seme bat izan zuen Parte Zaharreko sarreran eta Antonio Boulevard izena jarri zioten. Adriana Segura, bere aita Humbertoren babesarekin, jatetxe honen buru da. Gustu oneko jatetxea da eta kartan euskal sukaldaritzako plater klasikoak, nazioarteko eraginak eta Hilario Arbelaitz bezalako mitoei omenaldi esplizituak uztartzen dira. Pintxoak janez ere konformatu zaitezke eta Boulevarden bertan terraza zabala dago.

  Bozkatu:  
  Emaitza:  
  0 botoak