Bizkaiko jatetxerik onenak: Remenetxe (Muxika)

MUXIKA REMENETXE Kurtzero, 65 | Tel. +34 94 625 35 20 Iratxe eta Jon Andoni Rementeria buru dituena, berez, Bizkaiko jatetxe klasikoen zerrendan dago. Klasikoa bere ibilbide luzeagatik, 1987an inauguratu baitzuten, jangelako arreta zainduagatik eta gure arbasoen errezetategia indarrean mantentzeko ahaleginagatik, haiek ere gozatzen baitzuten bere platerik adierazgarrienaz, hots, baratzeko gutiziez betetako penkak. Ez galdu hango upeltegi zoragarria ikusteko aukera. Mundu osoko 20.000 botila ardo baino gehiago gordetzen dituzte anai-arrebek.

  Bozkatu:  
  Emaitza:  
  0 botoak