Bizkaiko jatetxerik onenak: Ipar Itsaso II (Barrika)

BARRIKA IPAR ITSASO II Goierri Errepidea, 13 | Tel. +34 94 676 32 96 Ez luxurik, ez xahuketarik. Itsaski freskoaren kontsumoari lotutako estereotipoak kolokan jartzen ditu Ipar Itsasok, langile-gastuak aurrezteko aukera ematen duen antolaketari esker. Horrela, bezeroak gonbidatzen ditu ‘arrandegian’ eta jatetxearen sarreran dauden haztegietan zer jango duten hautatzera. Han aukeratu eta goian otarrainak, izkiratzarrak, zigalak, txangurruak, bisiguak, erreboiloak eta baita arroza abakandoarekin eta hasierako platerak dastatzen dira. Edaria barran aukeratzen da, postreak dagokion erakustokian eta giro informala eta alaia nagusitzen da. Ikuspegi onez gain, okela ontzeko kamerak ere baditu establezimenduak, eta Iker Sáez de Ibarra, negozioaren arduraduna, parrillero bikaina da

  Bozkatu:  
  Emaitza:  
  0 botoak