Gipuzkoako jatetxerik onenak: Martin Berasategi (Lasarte-Oria)
LASARTE-ORIA
MARTIN BERASATEGUI
Loidi, 4 | Tel. +34 943 36 64 71
Nahiz eta Martín Berasategui ez den agertzen (adinagatik) hainbeste goraipatu den euskal sukaldaritza berriaren sortzaileen artean, hori ez da oztopo izan donostiarra gure sukaldarien artean sarituena izan dadin. Aski ezaguna da Michelin Gidarekin duen idilioa, Euskadira eta Frantziara begiratzen duen Lasarte-Oriako ama-etxe honen onurak miresten dituena. Gozotasun, fintasun, teknika, dotorezia eta kalitate eredu den jatetxea. Sukaldean egunero egiten dituzte zehaztasun-ariketak, zenbaitetan airez eta aparrez errematatuta; ez dute hutsik egiten klasiko bereziek, hala nola foie gras, aingira ketu eta sagar milorri karamelatuak. José Manuel Borrellak egoki gobernatzen du legendazko etxe honetako aretoa.




