Gipuzkoako jatetxerik onenak: Iriarte Jatetxea (Berrobi)
BERROBI
IRIARTE jatetxea
Jose Mª Goikoetxea, 34 | Tel. +34 943 68 30 78
Felix Belaunzaran sukaldariarena jatetxe txukun eta tradizionala da, klasizismoari bizkarra ematen ez diona. Deigarria da lehen Usarren, familiaren baserrian, hazi izan dituzten haragi samurreko eta azal kurruskariko txerrikumeak erretzeko espezializazioa. Amaren esnez soilik elikatutako dalan arraza hibridoko abere hauek dira etxe honen ikurra. Eta kartan zein etxera eramateko eskaintzan hartzen dute protagonismoa, baita dastatze-menuetan eta urtarokoetan ere, non beste tentazio batzuk ere agertzen diren, hala nola arroz saldatsua Carril-eko txirla finekin, eta perretxiko- eta otarrainxka-ravioliak “Martini saltsarekin”. Eguna horretarako prest badago eta aukera baduzu, “kristalezko pergolan” jatea aukeratu.
