Gipuzkoako jatetxerik onenak: Bedua (Zestoa)
ZESTOA
BEDUA
Bedua Auzoa | Tel. +34 943 86 05 51
Bedua erretegiak 1948tik asetzen ditu euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatzen dutenen gosea, kultura eta hedonismoa. Hasieran Urola ibaiaren ertzera begirako merendero gisa, eta azkenaldian Isabel Antia sukaldaria eta José María Iriondo parrilleroa buru direnez gero maila handiko jatetxe gisa: baratze propio zabala, Galiziako itsaskia eta jakintza handia erabiltzen dituzte txingarretan txuleta eta arrain fresko bikainak erretzeko. Jantokiko langileak hurbilak dira eta buruz dakizkite ohiko bezero askoren izenak. Haien gustura moldatzen dute zenbait errezeta behin baino gehiagotan moldatzen dute. Ez da harrigarria jantokia sarri beteta egotea.


