Gipuzkoako jatetxerik onenak: Ama (Tolosa)
TOLOSA
AMA
Martín José Iraola, 4 | Tel. +34 688 63 80 09
Harri eta zur utzi gintuzten pintxo-taberna-gisa sortutako lokal txiki batekin. Eta orain Javi Rivero eta Gorka Ricok beren proposamena espazio zabalago batera eramatea erabaki dute, bezeroei erosotasun handiagoa eskaintzeko asmoarekin. Tolosaldeko gastronomiaren interpretazio bereziaz gozatzera iristen dira handik eta hemendik; nekazari, abeltzain eta arrantzaleen ezinbesteko lana jartzen dute erdigunean, beren burua haien lanaren bitartekari gisa aurkeztuz. Horrela, porrusalda aldarrikatzen dute, Aralarko zaldikumearekin eta sasi ardi arrazako ardiekin lan egiten dute, legatza txerri-belarrizko saltsarekin prestatzen dute… Tokikoak babesten gaitu, babes dezagun tokikoa; hori da haien lema.
