Donostiako txokoak Galarzaren postaletan

Donostiako txokoak Galarzaren postaletan erakusketa honetan Alderdi Ederreko lorategien bilakaerari buruzko irudiei eskainia dago, Kasino Handia buru dela.

Ikus daitezkeen irudiak San Telmo Museoko Galarza argazki funtsetik hartuak dira, Juan Jose Fernandezek eta Lola Horcajok aukeratuak.

Gregorio González Galarza argazkilaria eta bere semeak izan ziren Donostiako postalen editorerik garrantzitsuenak 1905 eta 1970eko hamarkaden artean, eta jatorrizko negatiboen bilduma garrantzi handiko artxibo dokumentala da, hiriaren bilakaera urbanistikoa eta soziala erakusten duena.

Ikusi Tomasene eraikinaren ordutegia