Bizkaiko jatetxerik onenak: Mikel Bengoa (Meñaka)

MEÑAKA MIKEL BENGOA Meñaka Bidea, 3 | Tel. +34 946 15 01 33 Urte asko igaro dira Mikel Bengoa autodidaktak 2013an bere kamioi-lanbidea utzi eta sukaldean hasi zenetik. Beharra, grinaren kemena eta txokoetan izandako esperientzia izan zituen oinarri bakarra. Frontoiari itsatsita, gaur egun Bizkaiko jatetxerik errespetatuenetakoa da berea, sinpletasunak eta goxotasunak, tradizioarekiko errespetuak eta lurraldearekiko konpromisoak agintzen duten lekua. Mikelek upategi ona du Eloisa Fernandezen gidaritzapean, balioa ematen dio produktuari eta arreta berezia eskaintzen dio itsasoko despentsari, baina ez du ahazten txuleta, arkume-arandoi enpanatuak eta tripakiak bizkaitar erara ere eskaintzea.

  Bozkatu:  
  Emaitza:  
  0 botoak