Bilboko jatetxerik onenak: ZARATE
ZARATE
Poza Lizentziatua, 65 | Tel. 94 441 65 21
Sergio Ortiz de Zaratek paradisu iktiofago bihurtu du bere jatetxea, itsasoa eta sakonera ezberdinetan harrapatutako fauna (berdela, txangurrua, begihandia, atuna, olagarroa, sardina, lupia…) bertan esertzen diren guztiei gerturatu baitizkie; errezeta sofistikatuak dira bereak, batere artifiziorik gabeak, eta, bitxia bada ere, bikaintasuna besarkatzen du, sugarren lurreko labea aise maneiatuz.
