Arabako jatetxerik onenak: Bideko (Amurrio)

AMURRIO BIDEKO Bideko auzoa, s/n | Tel. +34 945 89 06 33 Denoi gustatzen zaigu jatetxera joatea, eta platerean zer dagoen eta nola jan behar den galdetu beharrik ez izatea. Horregatik, arrakasta izaten dute Bideko bezalako lekuek, han lehentasuna ematen baitiote produktuari, haren tratamenduari eta arreta bikainari. Guinea familia da S.XVII baserri honen buru 1870etik. Aiaraldean dago, antzina, mandazain eta ibiltarien mahaia eta ostatua. Bertan, sukaldaritza tradizionalaren hariari tiraka egiten da, grinaz, barrokismorik gabe. Karta erabat tradizionalean gehien eskatzen den plateretako bat patata eta bakailao xaflak mami kremarekin eta bere pil-pilarekin dira.. Arduradunek lotura dute Bat Gara txakolindegiarekin, eta hiru areto handi eta terraza bat izateak erraztu egiten du aldizka hainbat ekitaldi eta ospakizun hartzea.

  Bozkatu:  
  Emaitza:  
  0 botoak