Arabako jatetxerik onenak: Almazen (Gesaltza Añana/Salinas de Añana)
Salinas de Añana/Gesaltza Añana
ALMAZEN
Real, 57 | Tel. +34 628 175 079
“Tradiziozko gastronomia gustatzen zait, bertako jendearena, xumea, produktu onez egina, beti istorioz eta maitasun handiz lagundua”. Beatriz Pascualek esaten du, jatetxe berezi honen buru den emakumeak. Gehienez 15 mahaikidek hartzen dute lekua, aurrez erreserba eginda, barraren inguruan. Hortik show cooking formatuan ikus daiteke iraganera begiratzen duen sukaldari honen lana, bere errezetetan kontserbak, hartzidurak eta kurazioak erabiltzen dituena. Bere inguruaren eta kulturaren transmisore dela sinetsita, antzinako gatz-biltegi batean dago, eta, denen bistan, hainbat mokadu prestatzen ditu, sukaldaritza tradizionalarekin uztartuta; hain zuzen ere, Gatz Haraneko gesala eta gatzaren prozesuak dituzte ardatz.
