Donostiako jatetxerik onenak: EL VASKITO
EL VASKITO
Igara Bidea, 33 | Tel. +34 943 35 87 78
El Vaskitok bere xarma areagotu egin du lehenago MB Garrote jatetxea zegoen lokalera eraman dutenetik. Bertan, bi proposamen uztartzen dituzte: txotx! erritmoan eskainitako sagardotekako menu merkeak; eta itsaskiz eta arrainez betetako karta. Izan ere, horixe baita Iñaki Azkue ‘parrillero’ gaztearen benetako espezialitatea, bankete zoragarriak enkargatzeko aukera ematen duena.