Donostiako jatetxerik onenak: ARATZ
ARATZ
Igara Bidea, 15 | Tel. +34 943 21 92 04
Igaran dago, baina Xabier eta Iker Zabaleta anaiena gure auzoan denok izan nahiko genukeen jatetxe hori da, kalitateagatik eta moldakortasunagatik. 1979az geroztik irekita daude Aratzeko ateak, barran pintxo bat edo ogitarteko bat jan nahi duenarentzat zein eguneko menu bikain baten edo euskal sukaldaritza tradizionalari entregatutako karta baten bila dabilenarentzat. Azken horretan, hainbat tentazio agertzen dira: txirlak saltsa berdean, arraina parrillan, oilasko lumagorria eta behi-txuleta.
