Bizkaiko jatetxerik onenak: Txispa (Atxondo)
ATXONDO
TXISPA
San Juan auzoa, 45 | Tel. +34 697 71 45 86
Hondarribiko Alameda jatetxean lehorreratu zenetik harrera egin zion lur honekiko erresilientziaren, sentsibilitatearen, heziketaren, errespetuaren eta integrazioaren adibide, Tetsuro Maedak bere proposamena hobetzen jarraitzen du egunez egun, bere inguruan fruitu eta barazki asiar eta autoktonoak elkarrekin hazten diren bitartean. Japoniarrak maisuki tratatzen ditu arraina eta itsaskiak, eta Lyo galiziarraren haragi helduak bikaintasuna lortzen du suarekin kontaktuan eta abereari arrotz zaizkion lurrin eta zaporerik gabe. Ardoen kartak aspaldi utzi zion eldarnioari, aretoko zerbitzua hobetu eta hobetu egiten du, postreek beti merezi izan dute txaloa eta bere gutizia eta sotiltasunen katalogoan produktua nabarmentzen du.
