Immanuel Kanten Prolegomenoak liburuan oinarriturik, Morfeo Teatroren Valentina en el limbo komedia beste munduari (eta mundu honi) buruzko usteez trufatzen da, omen egiten dio pentsamendu askearen xalotasunari eta defentsari, eta gogoeta egiten du gizakiak unibertsoan duen presentzia efimeroari buruz. Funtsean, dibertimendu bat da, ironiaz desafio egiten diona guztiok zain dugun patu saihetsezinari, eta gogorarazten diguna betiere hobe dela bizitza den opari misteriotsu hau irribarrez gozatzea.
Valentina, emakume ausart, adoretsu eta inkonformista eta sinesgabe peto-petoa, linbo txundigarri batera iritsiko da. Izaki zerutar bitxi batek ateoen paradisura eraman nahiko du, eta haren sinesmenak proban jarriko ditu umore handiz, filosofia askorekin eta ezustekoren bat edo besterekin.
Interpreteak: Ana I. Roncero, Carolina Bona. Dramaturgia eta zuzendaritza: Francisco Negro. Argiztapena: José Antonio Tirado "Pachi". Jantzigintza eta ekoizpena: Mayte Bona.