RIKARDO III ETA NI
Rikardo III eta ni

Shakespearek idatzitako tragedia historikoan oinarrituta, Horman Poster eta Dxsturi Teatroak estreinatuko duten antzezlan hau hainbat galdera erantzuten saiatuko da. Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek Rikardo III.aren gaineko aluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera. Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak?

Galdera horiek erantzuteko, Shakespearen antzezlaneko eszenak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean. Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.aren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikusleen pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III?

Euskarazko egokitzapena: Xabi Paya. Idazketa dramaturgikoa eta kritikoa: Eneritz Artetxe Aranaz. Zuzendaritza artistikoa eta eszenikoa: Igor de Quadra. Aktoreak: Patricia Urrutia, Ion Zumelaga, Eneritz Artetxe Aranaz. Zuzendari laguntzailea eta ekoizepen kreatiboa: Amaia CU. Argiztapena: Amaia Yurrebaso. Espazio sonoroa: Asier Renteria. Jantzitegia: Alberto Sinpatrón. Eszenografia:Igor de Quadra eta ATX Teatroa. Eszenografian aholkularitza: Miriam Isasi. Euskal dantza taldea: Iurgi Arrieta, Gaztedi dantzari taldea. Euskal dantzetan aholkularitza: Pierre Latasa Goya. Banaketa: Nazaret Froufe. Bitartekaritza eta proiektu pedagogikoa: Horman Poster eta Dxusturi Teatroa.

 






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic