2025KO ANTZERKI ERAKUSTALDIAK
2025ko antzerki erakustaldiak

Donostiako Arte Eszenikoen Tailerraren eskutik hiru emanaldi izango dira:

  • Maiatzak 13:

- Lehenengo maila: Norabide guztiak / Todas las direcciones (elebiduna). 14 pertsonaia leku ezezagun batean daude. Bide baten bila dabiltza. Nora? Zertarako? Beraiek ere ez dakite.

Zuzendaritza: Belén Cruz. Ahotsa: Xabier Ormazabal. Gorputza: Laida Etxeberria. Testua: Amaya Quiroga. Aktoreak: Alessandra Rodriguez, Ana Maria Sanchez, Ane Prieto, Desiree Sestelo, Enaitz Val, Izan Jarque, Jon Ortiz, Jurgi Sarasola, Leire Elosegui, Maitane Varela, Marta Santesteban, Mirari Sosa, Nao Beares, Usue Olatz Aspiazu.

- Bigarren maila: El rabo de José Rubial (gaztelera). Txakurren arteko eztabaida isatsa usaintzeko ohiturari buruz eta gizakiek ekintza hori nola gaizki uler dezaketen. Txakurretako batek uste du isatsa ezkutuan usaindu beharko luketela, gizakien komentario desatseginak saihesteko; beste batzuek berriz, uste dute praktika horren esanahi historiko eta kulturala azaldu beharko luketela.

Zuzendaritza: Patxi Pérez. Koreografia: Laida Etxeberria. Aktoreak: Dei Zugasti, Idurre Puertas, Ilargi Corchero, Izaro S?k, Julen Revuelta, Melanie Gonzalez, Olaia Perez, Xanti Korkostegi.

  • Maiatzak 15 (euskara) eta maiatzak 16 (gaztelera):

- Hirugarren maila: Ez dugu ezer ikasi? / ¿No hemos aprendido nada? Dena omen da ikaskuntza; akatsetatik ikasten omen dugu. Eta ikasteko, askotan desikasi egin behar omen da. Desikasitakoa ikasiko bagenu, berrikasi egingo genuke edo desikasitako desikasketa bat izango litzateke? Ikasi dugu zerbait edo ez dugu ezer ikasi? Bizitzan denak dauka amaiera bat, eta gu sorkuntza propioko testu batekin iritsi gara honaino, zerbait ikasi dugun edo dena desikasteko daukagun seguru jakin gabe. Hau kaka nahastea?

Zuzendaritza: Kepa Errasti, Sandra Ferros, Vito Rogado. Koreografia: Laida Etxeberria. Testua: lan taldea. Argiztapena: Junki Mayo. Aktoreak: Alex Garcia, Idoia Ortuno, Maria Blanco, Oihan Carraminana, Roxana Zarzo,Saioa Outeiral, Ugaitz Amundarain, Xabier Matxain.

Ikuskizunaren datak
13
Maiatza
Asteartea
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
14
Maiatza
Asteazkena
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
15
Maiatza
Osteguna
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
16
Maiatza
Ostirala
Gazteszena (Egia)
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Gastronomia
Bidaiak





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic