MALDITOS TACONES
Malditos tacones

Malditos tacones, Ignacio Amestoyren testu bizi-biziak bi emakume boteredunen arteko lehia kontatzen du. Egiaren bila dabiltzala, gezur handia kausituko dute. Gaur egungo bi biziraule dira, eta behar duten oxigenoaren xerka ari dira, duintasun galdua berreskuratzeko. Haien gainean, erraldoi baten itzala; Agamenon anker horietako bat. Botere ustel baten herentzia, sexu-identitate jakin batekoa, zapalkuntza-arma gisa.

Bi bizitza, bi etika kontrajarri, emakumeontzat diseinatuta ez dagoen gizarte honetan. Victoria Burton handia, Burton familiako matriarka. Eta María García, abokatu bikaina, bidea bere kasa egindakoa. Bi emakume handi, klase pribilegiatu baten boterea biluzten, larrutzen edo berrasmatzen. Munta handiko bi emakume takoi gainean, zein bere moduan. Bi emakume bakar. Beti egon dira bakarrik.

Interpreteak: Luisa Martín, Olivia Molina. Egilea: Ignacio Amestoy. Dramaturgia eta zuzendaritza: Magüi Mira. Zuzendari laguntzailea: Antonio Sansano. Eszenografia: Curt Allen, Leticia Gañán (Estudio Dedos Aaee). Argiztapena: José Manuel Guerra. Musika: Santiago Martínez. Ekoizlea: Jesús Cimarro. Teknikari burua: Ignacio Huerta. Ekoizpen burua: Juan Pedro Campoy. Zuzendari laguntzailea: Paloma Parejo. Gerentea: Guillermo Delgado. Argiztapen teknikaria: Marc Jardí. Soinu-teknikaria: Felix Botana. Makinista: José Herradón. Kartelaren diseinua: David Sueiro. Kartelaren argazkia: Javier Naval.

 






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic