Bidaia bat. Protagonistaren bizitzan zeharreko bidaia, baita bere osaba gayaren bizitzan zeharrekoa ere taularatuko du Ékoma Teatrok.
Istorio bat beste istorio baten barruan. Gay izateagatik, kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa. Iraganeko bi errealitateren kontakizuna. Hitlerren Europa, Francoren Espainia. Europa osoan gorrotoaren diskurtsoak gero eta indartsuagoak diren unean dator euskaraz egindako bertsio hau. Izan ere, Lohi gorria-k gogorarazten digu iragana errepika daitekeela eta lortutako eskubideak erraz gal daitezkeela.
Antzezlea: Aitor Pérez. Testua: Javier Liñera. Itzulpena: Idoia Barrondo. Zuzendaritza: Javier Liñera (Daniela Molina eta LindaWise-ren ideietatik abiatuta). Argiztapen-diseinua: Patxi Pascual. Argiztapen-teknikaria: Edu Berja. Soinu-teknikaria: Javier Liñera. Eszenografia: Oskar García / José Manuel Placeres. Musika: Ismael Merino / Pierre-François Blanchard. Kartelaren irudiak: Laurent Leger Adame. Ekoizpena: Ékoma Teatro eta Javier Liñera.