KAKA
Kaka

AEK-Korrikako II. Kultur Sorkuntza Beka irabazi zuen Xanti Agirrezabala eta Erika Olaizolaren Kaka proiektuak eta Korrika Kulturalean taularatuko da. Agirrezabala eta Olaizolaz gain, Mikel Laskurain eta Ainhoa Aierbe ariko dira aktore lanetan.

Euskal kulturaren oholtzan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Zer irudikatzen du? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea?

Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita? Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da Kaka.

Oharra:

Korrika Lagunek %10eko deskontua izango dute, baina hori lortzeko sarrera Antzoki Zaharreko edo Victoria Eugeniako leihatilan erosi beharko dute. Deskontua ez da Donostia Kulturako bazkideen deskontuarekin bateragarria.

Interpreteak: Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala. Ekoizpena: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala. Testua: Kepa Errasti. Eszena zuzendaritza: Espe Lopez. Eszenografia: Ikerne Gimenez. Soinua: Ander Mugika.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic