Compañía La Cocinak Come y calla antzelan saritua taularatu du berriro, estreinatu zutenetik 15 urte bete direnean. Dilistak jateko aitzakiarekin, Pakok hitzordua egin du antzokian Enrirekin eta Narekin. Pakok hamabost egunean elkarrekin antzezlan bat prestatzea proposatu die, ?ezjakintasun kontziente? gisa bataiatu duen termino baten inguruko antzezlana. Terminoaren inguruko eztabaidak hiru ikuspegi zeharo ezberdin azaleratuko ditu, eta protagonisten arteko elkarrizketa korapilatsuak argi utziko du zer zaila den termino hain zabal, kontraesankor eta labainkor baten inguruan zerbait eszenaratzea. Elkarrizketak aurrera egin ahala, elementu poetikoak eta performatiboak pixkanaka-pixkanaka agertzen joango dira, ispiluaren beste aldera doan atea gutxika-gutxika irekiz. Horri esker, antzezlana biluztasun osoan, formaz forma, geruzaz geruza aletzen joango da, publikoarekin aurrez aurre izan arteko prozesua azaleratuz.
Interpreteak: Enriqueta Vega, Na Gomes, Pako Revueltas. Kanpoko begi kutsatzailea: Sergi Fäustino.