Oharra:
Lan honen gaztelaniazko bertsioa uztailaren 11tik 13ra emango da.
Hiru aktore daude (baina lau pertsonaia), Luciak identitate disoziatuaren nahasmendua baitu, hau da, nortasun anizkoitza. Horrenbestez, Yoldi ere aipatu behar dugu ezinbestean, Luciaren beste ?ni? edo identitatea, Luciak duen traumagatik desgaitasun intelektualak dituen emakume gisa bere buruarentzat sortutako nortasuna. Beste bi pertsonaia ere badaude, adimen artifizialak badira ere: Alexa eta Emanuel. Martina, berriz, psikiatra da. Misantropo samarra da, eta ezin du gehiago. Ezin dio bizitzari aurre egin. Ez da Lucia alabari laguntzeko gai. Amore emango al du? Agian, bai.
Jakina, hiruretako, barkatu, lauretako inork ez daki gainerakoei zer gertatzen zaien, ezta haien etsipenak eta sekretuak zein diren ere. Hala ere, bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da.
Interpreteak: Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta. Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Gune eszenikoa: Fernando Bernués. Jantziak: Ana Turrillas. Argiztapen dizeinua: David Bernués. Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués. Teknika: Acrónica Producciones. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Paola Eguibar. Administrazioa: Maite Gorrotxategi. Kartelaren diseinua: CDN (Emilio Lorente). Banaketa: Portal 71
Centro Dramático Nacional eta Tanttaka Teatroaren arteko ekoizpena.