Izenburu osoa: Xerka, euskal landa-eremuko LGTBIQ+ komunitatearen istorioak eta erretratuak
Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak partekatuko dira, askotariko erreferenteei ikusgarritasuna emanez, mezu bat transmitituko dute: euskal landa eremuan eta euskaraz posible dela queer izatea eta herrian bizitzea.
Honekin batera, argazki -erakusketa bat egongo da, paisaiaren eta erretratuaren genero klasikoak uztartuz, subjektuaren eta haren ingurunearen arteko dialektika poetikoa proposatuz.