POLÍMEROS PARA UN DESARROLLO SOSTENIBLE
Polímeros para un desarrollo sostenible

Hasiera batean Haritz Sardon iragarrita ba zegoen ere, hitzaldia Gabriel Perlik emango du.

Kimika Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, 50 urte kimika zabaltzen zikloa antolatu da, bertan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira, publiko orokorrari irekiak diren eta hilean behin gauzatuko diren hitzaldietan.

Hitzaldi honek polimeroak zer diren, non dauden eta plastikoen arazoari aurre egiteko teknologia iraunkorragoak garatzea zergatik den garrantzitsua azalduko du. Bereziki, ekonomia zirkularrago batera bideratutako sintesi-estrategia berriak, prozesamendu-teknologiak eta birziklatze-metodoak aurkeztuko dira. Azkenik, Donostiako birziklatze-arauen gida praktiko bat eta oroigarri bat eskaintzen saiatuko gara.

Hitzaldia Idoia Mugikak aurkeztuko du, Materialen Fisikako Zentruko (CFM/MFZ) komunikazio arduradunak.

Zikloari buruzko informazioa: 50 urte kimika zabaltzen (albistea).






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic