Marta Font Gertu Kulturako zuzendariak eta Amaia Salaverria Gipuzkoako Bitartekaritza arduradunak zuzenduko dute kultura eta gizarteratzeari buruzko eztabaida saioa. Gero eta maizago entzuten da kultura gizarteratzeko tresna dela. Nola gauzatzen da errealitate hori? Zehazki zeri esaten zaio inguruko komunitatea? Kultur programazioak, adibidez, nondik eta nola sortzen dira? Aipatutako komunitate horien kezka, behar eta diskurtsoei erantzuten al die? Pertsona guztien eskura al dago kultura? Gai horiek jorratuko dira, besteak beste, hausnarketa, eraikuntza eta eztabaida saioan.