TREBESKA DANTZA TALDEA
Trebeska Dantza Taldea

Trebeska Dantza Taldea 1976. urtean sortu zen Donostian, Egia auzoko Xabier Elkartearen barruan Mendizale, musikari eta dantzariak elkartuz.

Sortu zenez geroztik, Trebeska Dantza Taldea gogo batez ari da Euskal Herriko dantza herrikoiak berreskuratu asmotan, gertaera kultural hau inguratzen duten arlo guzti edo gehientsuenetan, hala nola ohiturak agintzen duen egokitasunez dantzatuaz, edota garai eta eskualdeari dagokion jazkera osatuaz, musika berari merezi duen taxua emanaz eta ahal bezain zuzen egokituaz. Azken urte hauetako lan honek lortu du heldutasun eta duintasun maila txukuna, eta asko harrotu gabe esan genezake Trebeska Dantza Taldea Donostiako dantza taldeen artean ezarri dela eta gure folklore erakustaldi osatua egiteko gai dela.

Aurten Trebeska Erketz Euskal Dantzari Taldeak hartuko du parte talde gonbidatu gisa; Erketz dantza talde bat da, Santa Barbara Mendi Elkarteko neska koadrila batek 1966an sortua. Taldearen helburu nagusia euskal folklorea zabaltzea eta sustatzea da, beti ere zonalde bakoitzaren ezaugarriei erreparatuz. Gainera, dantza bat ere badute, "Oriako Sorgin Dantza?, Lasarte-Oriako udalerriari lotua eta taldearen sorreratik dantzatu dena.

Oraingoan, Trebeskak honako dantza hauetaz gozatzeko aukera izango dugu: Agurra, Uztai, Ezpata, Lesaka,, Fustiñana, Gorulariak, Eltziego, Makil ttiki, Hegi Dantza luze, Pilindros, Arin arin eta Polka.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic