PUZZLEKAXA 3D
Puzzlekaxa 3D

Puzzlekaxa 3D 3Dko jarduera bat da, adin guztietako pertsonentzat pentsatutako esperientzia hezitzaile, sortzaile eta ludiko gisa ulertzen dena. 50 puzzle eta 3Dko buru-hausgarri baino gehiago, errazenetatik benetako erronketaraino, entretenimendua eta ikaskuntza eta garapen pertsonala uztartuz; esperientzia irisgarria, dibertigarria eta frustraziorik gabea.

3D inprimaketaren funtzionamenduari buruzko erakustaldiak, haren aplikazioari buruzko erakusketa didaktiko eta bisual batekin batera; aerografia-erakustaldiak eta saiakuntzak, eta horrek osagai artistiko eta teknologiko bat gehitzen du. Adin guztietako pertsonen artean parte-hartzea eta elkarrekiko errespetua sustatzea da helburua, bai eta gaitasun kognitiboak estimulatzea ere, hala nola ahalmen espaziala, ikus-oroimena, kontzentrazioa, arazoen konponketa eta pentsamendu estrategikoa, eta, hala, autoestimua, pazientzia, tolerantzia eta zailtasunaren aurrean egokitzeko gaitasuna hobetzen laguntzea.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic