

Aurtengo Herrerako San Luis jaiak ekainaren 6tik 23ra ospatuko dira. Hona hemen egitarauan agertzen diren jarduera batzuk:
Ekainak 7, larunbata
- 13:00 Kalejira Mozkor Frentekideok Otxotea, Xixurkil trikitixa eta Pasaiako txistulariekin.
- 16:00 Xixurkilen showa.
- 20:00 Denok Larratxora, berreskura dezagun!
Ekainak 12, osteguna
- 17:00 Haurrentzako zinea Herrera K.E.-an.
- 19:00 Herrerako Jaietako Txupinazo Elegantea Kilikariak txarangarekin.
- 19:10 Herrerako jaietako XII. Pintxo Pote Elegantea Kilikariak txarangarekin.
Ekainak 13 ostirala
- 17:00 Haur eta gazteentzako ekintzak/jolasak Altza Haurtxoko eta Gaztelekuaren eskutik, Euskal Giroa aurrean.
- 19:30 Trebera taldearen "Mocedades oroituz" kontzertua, parrokian.
- 22:00 Kontzertuak: Asgarth | Boikot | Herenegun.
- 03:00 DJ Rider txoznagunean.
Ekainak 14 larunbata
- 09:00 Diana Donostiako txistulariekin.
- 11:30 Umeentzako puzgarriak, plazan.
- 12:30 Kale animazioa auzoko kaleetan zehar.
- 17:25 Gazteentzako eta ez hain gazteentzako Joko Olinpikoak.
- 17:30 Haur txupinazoa Luisito eta Luisitarekin.
- 18:00 Haurrentzako ikuskizuna: "Mugitu zaitez".
- 19:30 Buruhandi eta erraldoien irteera Herrerako txistulariak eta "Alano" alboka taldearekin.
- 22:00 Elektrobuiaka elektrotxaranga.
- 00:00 Musika Festa: Gabezin Erromeria taldearekin.
Ekainak 15 igandea
- 11:00 Euskal Jaia eta Artisau Azoka.
- 11:00 Herri Ametsaren eskutik Dantzari Txiki Eguna auzoko kaleetan barrena.
- 12:30 Kantu Jira Herrera Kantuz abesbatza herrikoiarekin eta Herrerako Musika Eskolako trikitilariekin.
- 13:00 Apar Festa Euskal Giroa aurrean.
- 17:30 Herri kirolak. Saralegi anaiak. Aizkolariak, harri-jasotzaileak eta Iparraldeko jokoen erakustaldia.
- 19:15 Erromería gidatua.
Ekainak 20 ostirala
- 18:30 Herrerako Harria Apostua. Frontoiko aldapan.
- 22:30 Musika Festa zuzenean txosnetan.
Ekainak 21 larunbata
- 17:00 Haurrentzako kale ikuskizuna: Patata Tropikalaren "Pirata Garrapataren Abenturak", plazan.
- 19:30 Haur eta helduen danborrada "Arraketai" txarangarekin eta Buruhandi eta Erraldoien irteera "Alano" alboka taldearekin.
- 22:30 Andoni Oilokiegiren kontzertua, Herrerako plazan.
- 00:00 Erromeria Itzal taldearekin, Herrerako plazan.
Ekainak 23 astelehena
- 21:59 Ohizko San Joan sua Pasaiako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.
- 23:00 Zezensuzkoa eta azken traka Herrerako txistulariekin.
- 23:15 Luisito eta Luisita DJ
- 23:59 Gaixoa ni!!!