Olatz Salvador jauzi mortala egiten ausartu da ‘Zainak eman’ bere hirugarren albumean. Abeslari donostiarrak estereotipoak baztertu ditu eta, ausart, gogoeta eta gozamena uztartu ditu pop kantu berriak garaikidetasunez jantziz, moldaketa sintetikoak txertatzeko beldurrik gabe.
Orain, bere hirugarren bakarkako lana ‘Zainak eman’ (2024) aurkeztera dator. Soinu organikoak eta elektronikoak oreka ezin hobean konbinatzen dituen albuma da, hain zuzen.
Olatz Salvador: Ahotsa, gitarra
Mattin Saldias: Gitarra
Jagoba Salvador: Baxua, teklatuak
Ander Zulaika: Bateria
Esti Beraza: Teklatuak, ahotsa