Musika guztien arteko mugan eta betiere flamenkoa horizontean duela. Halakoa da Javier Ruibal (Puerto de Santa María, Kadiz, 1955), 35 urtez koherentzia eta kalitatez beteriko musika sortu duen poeta, moldatzaile, konpositore eta abeslari pertsonala. Hala egin du Duna (1983, Hispavox) lanarekin debuta egin zuenetik, Juan Luis Guerra, Chico César, Fetén Fetén eta Glazz kolaboratzaile izan dituen 'Paraísos mejores' (2018) disko berrira arte.