Fangoria dugu 1989an Alaska (Olvido Gara) eta Nacho Canut musikariek sortutako taldea, espainiar musika elektronikoaren historiako izen nagusietakoa. Dinarama utzi ondoren, 'acid house'-a oinarri zuen formularen aldeko apustua egin zuten biek; gerora, eragin berriak gehitu dizkiote taldearen ibilbidean zehar. Alaska kantuan eta Canut teklista eta zenbaitetan baxu-jotzaile gisa ari direla, arrakasta handia lortu dute 'Salto Mortal' (1990) albuma argiratatu zutenetik. 'Extrapolaciones y dos preguntas 1989-2000' da haien lanik berriena. Fangoriaren kontzertuak ikuskizun aparta eta dantzarako gonbita dira.