Ezpalak laukotea Zestoan sortu zuten, 2019an, Voltaia, Grises eta Los Moths taldeetan aritutako musikariek. Euskal rock alternatiboa egiten du, zorrotza, tentsioz betea eta amorratua. Estudioko lau disko grabatu dituzte eta berriena, ‘Gatza’, 2024. urtearen amaieran kaleratu zen.