Coque Malla (Jorge Malla izenarekin jaio zen 1969an Madrilen) dugu azken hiru hamarkadetan gaztelaniaz egindako rocka garatzeko lan gehien egindako musikarietako bat. Los Ronaldos taldearen buru gisa lehendabizi, eta aktore lanarekin tartekatu duen bakarkako ibilbide sendoa osatuz geroago. Edozein rock zaleren bilduman egotea merezi duten albumak sortu ditu, besteak beste 'Soy un astronauta más' edota 'El último hombre en la tierra'. Zuzenean onena ematen duen musikaria da gainera.