Arnau Blanch eta Eric Griso lagunak dira, ez ziren musikariak. Baina musika talde bat osatzea erabaki zuten eta horrela sortu zen Arnau Griso. 2014 kaleratu zuten lehen abestia, bizipoza aldarrikatzen duen pop-a abiapuntu hartuta. 'Revolución Bananera' izeneko lehen albumean islatu dute.