Sara Zozaya donostiarrak, Nerabe eta The Roof taldeetako kide ohiak, akordeoia jotzen hasi eta 12 urte zituela kantuak konposatzeari ekin zion. ‘Nara’ da bakarka egin duen lehen albuma, tentsio elektrikoa eta pultsu elektroniko sotila uztartuz, euskara eta gaztelania, argia eta iluntasuna.