Jon Maia bertsolariak Negugorriak, Mikel Urdangarin, Kenzazpi, Gari eta Anariren kantuetarako testuak idatzi ditu, besteak beste. Letragile gisa egindako 30 urteak ospatuz, disko-liburua atera eta zenbait kontzertu emango ditu lau musikari handirekin batera bere kantuak berrinterpretatzeko.