Elorrioko Arriola Antzokiak bere Jazz Blues jaialdiaren 34. edizioa egingo du azaroaren 9tik 19ra. Zortzi emanaldi izango dira dagoeneko klasiko bihurtu den festibalean. Aukeratutako taldeak genero horietako mugak hautsi eta funk, soul, rythm&blues eta are elektronika ere hurbiltzen dira.