CARMINHO- GETXO FOLK 2025
Carminho- Getxo Folk 2025
Ahots batzuk hunkitzeko sortuak izan dira, eta Carminhorena horietako bat da. Bere fadoa ez da musika soilik: saudade-kantua da, maitasun galduei, oroimenari eta irrikari. Agertokian, bere irudi lasaiak eta begirada sakonek fadoak bossa nova, jazz edo musika herrikoiarekin zelan bat egiten duen gozatzera gonbidatzen digu.

2025ean Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak 41 urte beteko ditu. Hori ospatzeko, irailaren 10etik 14ra bitartean, musika publikoari hurbiltzearen aldeko apustua egingo du, ohiko erritmoak beste genero eta estilo batzuekin bateratzen dituen ikuspegi gaurkotutik.

 

Horretarako, Getxo Folkek egitarau zabala eskainiko du, espazio irekietan, Muxikebarriko (20:00) ordainezko emanaldiak ahaztu gabe. Horrela, Areetako Geltokia plazan goizeko eta arratsaldeko saioak eskainiko dira. Bertan, jatorri anitzeko artista eta taldeen erritmoak gerturatuko dizkigu.

 

Gainera, gazteen aldeko apustua Ereaga hondartzako bi emanaldietan (irailak 12 eta 13) islatzen da. Bertan, 22:00etatik aurrera, jai-giroko giroaz gozatzeko aukera izango dugu, Estatuko musika-panoramako bi talde nabarmenen eskutik. Guztira, 13 emanaldi izango dira Getxo Folken, horietako 5 ordainpekoak eta gainerakoak doakoak, hiru tokitan.

 

Ordainezkokontzertuak hilaren 10ean hasiko dira, Xabier Zeberio musikari gipuzkoarraren ‘Pause’ proiektuarekin. Bere bakarkako estreinako diskoko abestiak harizko instrumentuen eremura eramango ditu, ‘Andrés Isasi’ Musika Eskolako ikasleen laguntzarekin.

 

Hurrengo egunean, irailaren 11n, flamenkoaren eszenako artista enblematikoenetako bat izango da, Estrella Morente, Getxo Folk bisitatuko duena bigarren aldiz, generoaren ahots garrantzitsuenetako bat izatera eraman duten ezaugarriak erakusteko.

 

Ostiralean, hilak 12, Capercaillie, musika tradizionaleko eskoziar talde mitikoa, hainbat hamarkadatako ibilbidea atzean duela, bere herrialdeko eta kanpoko erritmo tradizionalen erreferentzia nagusietako bat izan da, sustraiko musikak beste joera batzuekin uztartuz.

 

Hilaren 13an, Carminhoren txanda izango da. Portugalgo fado eta kantu tradizionaleko artisten belaunaldi berri baten erakusle da, eta forma eta konbinazio berriak aztertzeko gaitasunagatik nabarmentzen da, kanon tradizionalak alde batera utzita, baina sustrai sakonak dituen genero baten bidea alde batera utzi gabe.

 

Azkenik, hilaren 14an, "Hunkidura kuttunak" kontzertu bakarrarekin itxiko dugu jaialdia. Ikuskizun honetan, hainbat diziplinatako artistek omenaldia egiten diote euskal kantagintzaren figura handienetako bati, Benito Lertxundiri. Kukai Danza eta Arkaitz Hormaetxeren zuzendaritzapean, Mikel Markezek, Idoia Asurmendik, Janus Lesterrek eta Miruak, besteak beste, ibilbide musikal eta emozionala proposatzen digute musikari oriotar handiaren ibilbidean zehar.

 

Getxo Folk jaialdiaren programazioarekin bat egingo du Areetako Geltokia plazan aire zabalean egingo diren kontzertuek. Besteak beste, La West Bluegrass Band, Erromintxelak, Hutsun Txalaparta, Sensei Music Ensemble eta Deira Band talde eta artista ezberdinak bilduko dituzte, eta Ipar Amerikako soinu tradizionalak, euskal musika eta jazz-folka hurbilduko dizkigute. Bertan ere, haurrei eta familiei bereziki zuzendutako proposamen batez gozatu ahal izango dugu, Ene Kantak talde ospetsuaren emanaldia eta txikienentzako ludoteka musikal bat ere hartuko dituena.

 

Azkenik, Ereaga hondartzako aparkalekuak ostiraleko eta larunbateko gaueko bi hitzorduak (22:00) hartuko ditu, gazteei zuzenduta, eta Chambao (hilaren 12an) eta Muerdo (hilaren 13an) taldeen musikaz gozatu ahal izango dugu.

 

Proiektu hau gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, INAEM eta El Correo-ren laguntza daukagu eta horiei esker errealitate bihurtzen da urtero Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic