Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren bultzadaz sortu zen EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra) 1997. urtean, euskal interpretatzaile gazteei prestakuntza-bidea eskaintzeko helburuaz. Erakundeak BBK Fundazioaren, Kutxa Gizarte Ekintzaren eta Caja Vital Fundazioaren babesa du.