Mikel Urdangarin musikariak iazko udazkenean kaleratutako Mundua eder diskoa aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian.
Esan ohi da edertasuna begira ari denaren begietan datzala. Egia da ere bai inguratzen gaituena erraz ikus eta senti genezakeela krudel, ilun eta erruki gabe. Hona hemen Mikel Urdangarinek Mundua eder ikusteko emandako hamar arrazoi, hamar zauri, hamar muxu, hamar kantu. Eta nahikoak ez badira, hartu lasai, beste hamaika kantatuko ditu.
Koldo Uriarte (teklatuak), Alison Keable (ahotsa), Nika Bitchiasvili (biolina), Jon Cañaveras (baxua), Ander Hurtado de Saratxo (batería), Rafa Rueda (gitarra), Mikel Urdangarin (ahotsa, gitarra)