LES CONTES PERSANS
Les Contes Persans

Jérôme Lopez (perkusioa), Serge Sana (perkusioa, Wurlitzer piano elektrikoa, bawu txinatarra, soinu-apeuak)

Persia urrunetik ekarriak, hona hitzik gabeko lau kontakizun, ezusteko aktoreen eskutik: baserritar bat eta bere behia, beldar nekaezin bat, bele bekaizti bat, sagar ausart bat?

Irango animazio-zinemaren lagin bikain bat erakusteaz gain, bizi garen munduari buruzko gogoeta poetiko eta metaforiko bat dakarkigu programa honek.

ARFI kolektiboko Jérôme Lopez eta Serge Sana musikariek harribitxi horiek mundu osoko musikez blaitutako musika bizi garaikide batekin uztartzen dituzte. Uztarketa horrek istorioen egitura narratiboa nabarmentzen du, eta haien adierazkortasuna areagotzen. Soinu-ilustrazio soila izan beharrean, musikak tinbreen oparotasunarekin egiten du jolas, hainbat musika-tresnaren bidez: Wurlitzer pianoa, bateria, kaxa, pegarra, hanga, zerba, darbuka, ahotsak, txirulak, musugitarra, soinu-tratamenduak...

Familientzako Txikijazz jaialdiak antolatutako kontzertua.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic