Giro ameslari, umorezko, absurdu eta intrigazko batean, Ensemble PTYXeko lau interpreteek errepertorio garaikidea arakatzen dute. Eszenatoki aldaketa bermatuta dago, atal bakoitzak musika garaikideko "uharte" bat bisitatzeko aukera ematen baitu: euskal musika, frantsesa eta estatubatuarra ezin hobeto nahasten dira.
Esther Labourdette (ahotsa, soinu objektua), Antoine Moulin (klarinetea, klarinete baxua, soinu objektua), Camille Gueirard (biolontxeloa, soinu objektua), Jean-Baptsite Apéré (elektroakustika, soinu objektua)
Egitaraua:
Living Room Music (1940), John CageHaziak (2018), Isabel UrrutiaConsonnes (2021), Raphaèle BistonSaturno (1997, Gabriel ErkorekaSerenades through Opened Windows (2011), Anna ArkushynaD?un geste apprivoisé (2014), José Luis CampanaFeuilles de papier (2021), Raphaèle BistonDespertar a la vida es sueño (2012), Zuriñe GerenabarrenaArtizar (2009), Zuriñe GerenabarrenaBrownie Feet (2008), Eve BeglarianVous avez du feu (2011), Emmanuel Séjourné
Oharra
Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera (4 gonbidapen gehienez pertsonako).