DISCOS MON ONCLE
Discos Mon Oncle

Elkarlanean oinarritutako askotariko Gabonetako kontzertua da Discos Mon Oncle, hitzordu berezi honetarako espresuki sortutako abestiak zein klasikoen bertsioak eskaintzen dituena, guztia inguru hurbileko musikari eta bakarlari berezienen eskutik. Gabonek iradokitzen dituzten gaiak eta aldarteak abestietan islatuko dira, akustikoan, lagun giroan, familia giroan. Tradizioa eta abangoardia, klasizismoa eta pop modernotasuna, belaunaldi guztietako partaideak, lagunen edo ezezagunen arteko kolaborazioak, guztia da posible da Gabonetako Discos Mon Oncle lagun giroko ospakizunean.

Ricardo Aldarondok sortu eta aurkeztutako Discos Mon Oncle podcastak hirugarren Gabonetako kontzertua antolatu du, eta, bertan, aurrerago ezagutaraziko diren hamabost musikari ospetsuk parte hartuko dute.

2024an, adibidez, Idoia Asurmendi, Barón Roskow & Dr. Kikillo, Belcos & Ion De Luis, Escolanía Easo, Eñaut Elorrieta, Mikel Erentxun, Cheli Lanzagorta, Maite Larburu & Karlos Arancegui, Paul San Martín, Joserra Senperena eta Sara Zozaya musikariek parte hartu zuten. 2023an, berriz, Amateur, J?aime, Patricia & Tamu (Souvenir, Exnovios), Instrümental (Ibon Errazkin & Javi P3z), Elena Setién & Mikel Azpiroz eta Mursego igo ziren oholtzara.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic