Loraldia jaialdiak euskal kulturarekin lotutako emanaldiz beteko du Bilbo martxoaren 10etik 29ra arte. 'Hamaika desira' lelopean, hainbat genero hartuko ditu bere baitan zikloak, hala nola, muska, literatura, zinema, gastronomia eta bertsolaritza. 29 kultura-proposamen izango dira guztira, horietako asko jaialdiarentzat beren-beregi sortutakoak.