Zepo frontean dago, toki arriskutsu batean, trenbidearen erdian zain egoten den bezala. Halako batean, bera bezalako beste bat agertzen da, bera bezalakoa baina desberdina. Beste uniforme bat, beste portaera batzuk, baina bestearekiko beldur, ausardia eta aurreiritzi berak. Bi soldadu etsai aurrez aurre. Eta gerra hasten da?
Beharbada gerra arraroa izango da. Beharbada pertsonaiek ez dute zertan tirorik egin behar. Pertsonaiek jakingo dute hitzek, begiradek eta keinuek armek baino gehiago zauri dezaketela. Dena den, biek konpartitzen duten unibertso berezi horretan beraien gatazkek, irudimenezko bidaiek, hurbilketek eta urrunketek aurrera egiten duten bitartean, zerbait bitxia gertatzen da. Bakoitzak ezin aitortuzko sentsazio gisa gordetzen duen sekretua dauka: bestearekin ondo egoten dela. Adiskidetasuna piztu da.
Adina: +5 urte.
Zuzendaritza: Markeliñe Antzezleak: Itziar Fragua. Nerea Martínez