SEMAFOROA
Semaforoa

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala  semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.

Semaforoa antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.

Adina: + 4 urte.

Informazio gehiago: Logela multuimedia - Semaforoa

Egilea: Logela Multimedia. Dramaturgia zuzendaritza: Sonia Villamor. Zuzendaritza eta jatorrizko ideia: Imanol Garaizabal. Interpreteak: Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde. Gidoia: Edorta Barruetabeña. Jolas eszenikoa: Gaizka Chamizo. Musika eta espazio sonoroa: Ander Garaizabal. Jantziak eta atrezzoa: Ainara Barrainkua. Argiak eta mapping-a: Imanol Garaizabal. Bideo sorkuntza: Basque Films eta Imanol Garaizabal.






Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago




© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic