Piraten istorio bat Erre Produkzioak konpainaren haur antzezlana da.
Jeffek hondartzara arrantzatzera eraman du Charlie laguna. Jeffek oso ondo arrantzatzen du, eta kanabera jaurtitzen duen bakoitzean, arrantzatzen du eta Charliek berriz, orduak pasatzen ditu saskira ezer eraman gabe... itsasbehera dator eta Charliek hondarrean kutxa erdi lurperatua ikusten du. Ireki egin dute eta mapa bat eta bidaia-egunkari bat aurkitu dituzte. Egunkaria irakurtzen hasi dira eta piraten benetako historia baten abenturak bizi dituzte.
Adina: +4 urte.
Oharra:
Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.